XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkeneko eguna iristen da.

Kasukoren abokatuak kolpea prestatu du: Gizon guzti haiek, biziek eta hildakoek, 1945ean bertan gauza erraza zuten islatik alde egitea.

Salan jendea harrituta geratzen da.

Abokatuak testigu pila ekarri du.

Gerra aurretik Anatahango islan bizi ziren; eta artxipelaguko beste isletara txalupa txikietan joaten ziren.

Marinelek bazituzten horrelako txalupak; haundiagoak ere bai.

Marinelen batek benetan emakumeren bat nahi bazuen, bazituen beste islak.

Mananas artxipelaguan ez zen emakume faltarik.

Beraz, marinelek Kasuko nahi zuten, ez besterik.

Orduan, Kasukok ez zuen haien ekintzen kulparik; haiek beren borondatez zeuden islan.

Egia zen? Ez zen? Abokatuak behintzat baietz esaten zuen.

Eta gerra garai hartako abentura harrigarrienetako baten protagonista libre geratu zen.

Kasuko libre irten zen tribunaletik, libre baina zahartua: hemezortzi urteko gerra pertsonala, sei aldiz alargun: (...).